top of page

Sarrerako adierazpena – 2026ko apirilaren 29ko Lan Batzordea – Desagertzeko arriskuan diren erakasleen babes sozialaren oinarrizko aurreikuspen

  • Writer: Fep-CFDT BBL
    Fep-CFDT BBL
  • May 17
  • 2 min read



Elizbarrutiko Zuzendari jauna, Enplegu Batzordeko Lehendakari anderea eta bere kideak,

Gaur egun, aurreikuspen-sistema desagertzeko arriskuan dago. FEP-CFDT sindikatuaren eta sindikatuen arteko taldearen ekintzek gure aurreikuspen-sistemaren biziraupena bermatzea ahalbidetu dute 2026ko abenduaren 31ra arte.

Aurreikuspena oinarrizko zutabea da irakasle langileen babes sozialean. Ordezko diru-sarrera bat bermatzen digu,  eritasunak, elbarritasunak edo heriotzak jo gaitzakeenean. Ikastetxeetako zuzendariek ere ukituak dira, partzialki edo osoki deskargatuak, egoera bera dute : OGECek aurreikusten duen aurreikuspena zuzendaritza kalteordainari dagokiosoilik.

Banakako babesetik haratago, lorpen kolektibo baliotsu bat da, guziek aitortzen dutena errespetuaren eta begirunearen seinale ukigarri gisa gure establezimenduen zerbitzuan lan egiten dutenen eguneroko engaiamenduari.  

Akordio hau, orain arte, funtsezko babes-elementua izan da erakaskuntza pribatuko erakasleentzat, bizitzako gorabeheren aurrean ezinbesteko estaldura bermatuz.

Baina banakako hauskortze horretatik haratago, ondorioak askoz ere zabalagoak eta estrukturalagoak izan litezke.

Izan ere, gogorarazi behar da ikastetxeen funtzionamendua, neurri batean, kontratu-esparru hutsa gainditzen duen konpromiso batean oinarritzen dela. Erakasle askok beren denbora borondatez eskaintzen dute hainbat eginkizunetarako.

Aurreikuspena ez bada jadanik OGECek finantzatzen,  oreka inplizitu hori zalantzan jezar liteke. Erakasleek, legez ez lukete onartuko ordaindu gabeko lan hori egitea.Ordutik aitzina, ordu horiek onartuak eta ordainduak izan beharko lirateke, gaur egun zalantzan diren aurreikuspen-ekarpenek baino anitzez kostu handiagoa sortuz.

Gainera, erabaki honek irakaskuntza pribatuaren erakargarritasun falta areagotu dezake.  Errekrutatze testuinguru batean, abantaila sozial handi bat kentzeak seinale negatibo handi bat igortzen die bai egungo langileei bai etorkizuneko hautagaiei. Horrek erakasleak kontratatzeko eta fidelizatzeko zailtasunak larriagotu litzake, erakaskuntzaren kalitatearen eta taldeen egonkortasunaren kaltetan.

Beraz, aurrekontuak doitzeko neurri  hutsa izan beharrean, akordio honen salaketa ondorio askotako erabaki gisa agertzen da : sozialak, ekonomikoak eta antolakuntzakoak.

Egoera honen larritasunaz ohartarazi nahi zaituztegu. Funtsezko dispositibo bat desagertzeko arriskua dugu, ez ditu erakasleak bakarrik babesten, baizik eta gure hezkuntza-komunitatearen eta gure ikastetxearen bihotzean dauden oreka eta elkartasuna ere sostengatzen ditu.

Horregatik, Elizbarrutiko Zuzendari jauna, Lehendakari Andrea, zure laguntza deliberatua eta parte hartze tinkoa eskatzen dugu erakunde profesional eta instantzia nazionalekin haien  energia eta konpromisoa hezkuntza misioara bidratzen dutenei  ezinbestekoa babes horren iraupena bermatzeko.

Eskertzen dizugu dei honi emanen diozun arreta, gure ondoan hartzen jakinen duzun ardura, eta urrats horri emanen diozun errelebo erabakigarria.



 
 
 

Comments


bottom of page