Sindikatuaren babesa irakaskuntza pribatuko lehiaketetako irabazleentzat, jarraipen-fitxaren bidez
- Fep-CFDT BBL

- Jul 5
- 1 min read

Zorionak lehiaketan arrakasta lortu izanagatik!
Orain, etapa berri bati ekinen diozu.
Uztailaren 8an eta 10ean, ISFECeko eta Erretoregoako ordezkariekin bilduko gara, kontratupeko irakaskuntza pribatuko lehiaketetan onartu diren hautagai guziei 2026-2027 ikasturterako praktikaldi-postu bat proposatzeko.
Ikasturte hau bereziki garrantzitsua izanen da zure ibilbide profesionalean. Horregatik, Fep CFDT Basque Béarn Landes sindikatuak zure ondoan izanen duzu urte osoan zehar : administrazio-urratsetan, birsailkapenen jarraipenean, mugimenduan eta sor litezkeen galdera guziei erantzuteko.
Horretarako, jarraipen-fitxa bat prestatu dugu. Deskarga ezazu, bete eta igor iezaguzu posta elektronikoz (fepcfdtbbl2d@gmail.com).
Galderarik edo zalantzarik baduzu, ez duda gurekin harremanetan sartzea, harremanetarako formularioaren bidez, posta elektronikoz edo telefonoz.
Mezu hau zure praktikaldiko lankideei ere helaraz diezaiekezu.
Laguntza izatea, zure eskubideak defendatuak izatea ere bada. Hasi ezazu zure lanbide-ibilbidea lehen egunetik bertatik laguntza sendo batekin.
Fep CFDT Basque Béarn Landes 2. mailako irakaskuntzako arduradunak
Mathieu LAZCANO
06 02 49 66 11
Gilen BACHO
06 86 89 84 56



Comments