top of page

2026ko lanbide hauteskundeak : elkarrekin, entzunaraz dezagun irakasleen ahotsa !

Writer: Fep-CFDT BBL
Fep-CFDT BBL
Nov 12
2 min read


2026ko abenduaren 3tik 10era, kontratupeko irakaskuntza pribatuko irakasleek beren ordezkariak hautatuko dituzte lanbide hauteskundeetan. Hitzordu demokratiko garrantzitsua da gure eskubideak defendatzeko, lan-baldintzak hobetzeko eta gure ahotsa entzunarazteko.


Hauteskunde horien karietara, Fep-CFDT Akitania sindikatuak bere hauteskunde-programa eta CCMIko (Departamenduarteko Kontsulta Batzorde Mistoa) eta CCMMEPeko (Irakaskuntza Pribatuko Irakasleen Ministerio mailako Kontsulta Batzorde Mistoa) hautagaiak aurkezten ditu.


Gure helburua argia da : zuen ordezkari izatea, zuei laguntzea eta zuen lanbide-etorkizunaren alde konkretuki jardutea.


Zuen ondoan, egunero engaiatzen diren ordezkariak

Fep-CFDTn sinetsirik gaude sindikalismoak hurbilekoa izan behar duela, irakasleen eguneroko errealitateak entzuten eta kontuan hartzen dituena.


Gure hautetsiek eta militanteek egunero lan egiten dute:

  • Zuen eskubideei buruz informatzeko eta aholkuak emateko.

  • Zuen lanbide-urratsetan laguntzeko.

  • Zuen lanbide-ibilbidea, lanpostua eta lan-baldintzak defendatzeko.

  • Bakoitzaren egoeraren jarraipen pertsonalizatua egiteko.

  • Zuen ahotsa akademia eta ministerio mailako erakundeetara eramateko.


Hautagai bakoitzaren gibelean, zuen lanbidea, kezkak eta igurikimenak ezagutzen dituen irakasle bat dago.


CCMI : zuen lanbide-ibilbidea defendatzeko

Departamenduarteko Kontsulta Batzorde Mistoak (CCMI) zuen lanbide-ibilbideko urrats garrantzitsuetan esku hartzen du : karrerako aurrerapena, lanbide-ibilbideko hitzorduak, lanpostu-aldaketak, Hors Classe eta Classe exceptionnelle mailetarako promozioak, formakuntza-baimenak…

CCMIrako Fep-CFDTko hautagaien alde bozkatuz, zuen lanbide-errealitateak ezagutzen dituzten eta zuen interesak defendatzeko engaiatzen diren ordezkariak hautatzen dituzue.


CCMMEP : irakasle guztien eskubideak aitzinarazteko


Estatu mailan, Fep-CFDTk gure lanbidearen baldintzak hobetzeko eta aitzinamendu berriak lortzeko jarduten du.


Gure ekintzaren emaitzen artean, honako aitzinamendu hauek azpimarratzen ditugu:

  • ISAE ordainsariaren emendatzea.

  • Erakargarritasun-saria.

  • Promozio eta lanbide-ibilbiderako aukeren hobetzea.

  • Ordezko irakasleei (maîtres délégués) buruzko aitzinamenduak.

  • Aurreikuspen-sistemari (prévoyance) eta lan-baldintzei lotutako neurriak.


Emaitza horiek erakusten dute zein garrantzitsua den ordezkaritza sindikal sendoa izatea, aldarrikapenak defendatzeko eta dozierrak aitzinarazteko gai dena.


Gure aldarrikapenak : eskola bidezkoagoa eta gizatiarragoa eraikitzeko

Oraindik anitz egiteko dagoelako, Fep-CFDT-ek bere engaiamendua segitzen du lehentasun argi batzuekin :


  • Gure engaiamenduaren heineko soldatak. Gure lanbidearen egiazko aitortza ekonomikoa eta soldaten maila berreskuratzea eskatzen dugu.


  • Lan-baldintza hobeak. Ikasgela bakoitzeko ikasle kopurua murriztea, behar diren baliabideak dituen eskola inklusiboa eta irakasleentzako egiazko lan-medikuntza defendatzen ditugu.


  • Lanbide-ibilbide seguruak eta aitortuak. Promozio, mugikortasun eta lanbidez aldatzeko aukera gehiago aldarrikatzen ditugu, baita ordezko irakasleen prekaritatearen kontrako neurri konkretuak ere.


  • Kalitatezko formakuntza. Irakasleen beharrei egiazki erantzuten dien hasierako eta etengabeko formakuntza nahi dugu.


Abenduaren 3tik 10era : zuen bozkak badu eragina !


Hauteskunde hauek aukera ematen dute zuen antza duten, entzuten zaituzteten eta zuen alde jarduten duten ordezkariak hautatzeko.

Fep-CFDT Akitania sindikatuak hautagai talde engaiatua aurkezten du, kontratupeko irakaskuntza pribatuko irakasleen interesak defendatzeko prest dagoena.

Gure eskubideak aitzinarazten segitzeko, gure lanbidea defendatzeko eta gure ekintza kolektiboari indar handiagoa emateko, bozka bakoitzak badu garrantzia !


🟠 2026ko abenduaren 3tik 10era, bozkatu 2 aldiz Fep-CFDT-ren alde !


Behin zuen CCMI-ko ordezkariak hautatzeko.

Behin zuen CCMMEP-eko ordezkariak hautatzeko.

Zure ahotsa, gure ekintza !


Ezagutu hemen gure hauteskunde-programa eta hautagaiak, eta partekatu zuen lankideekin !



 
 
 

Comments


bottom of page