2026ko lanbide-hauteskundeak : ezagutu Bordeleko CCMAko Fep-CFDTren zerrenda


2026ko abenduaren 3tik 10era, kontratupeko bigarren hezkuntza pribatuko irakasleek Bordeleko Akademiako Aholku Batzorde Mistoan (CCMA) ordezkatuko dituzten lankideak hautatuko dituzte.
Fep-CFDT-ren 12 hautagaiak eta gure lehentasunak ezagutu, eta hautesle-ataria aktibatzeko prestatu dugun bideo-gida ikusi.
Akademiako ikastetxeetan erroak dituen zerrenda bat
Baionatik Agenera, Akizetik, Pauetik, Bordeletik eta Périgueuxetik iraganez, gure zerrendak kolegioetan, lizeo orokor eta teknologikoetan eta lanbide-lizeoetan ari diren lankideak biltzen ditu. Haien engaiamendua : zuei informazioa ematea, zuen izapideetan laguntzea eta zuen dosierrak errektoretzaren aitzinean defendatzea.
Zk. | Hautagaia | Ikastetxea | Herria |
1 | Mathieu Lazcano | Saint Louis Villa Pia | Baiona (64) |
2 | Nathalie El Assaoui | Saint Caprais | Agen (47) |
3 | Laurent Vedel | Lestonnac | Carignan-de-Bordeaux (33) |
4 | Elodie Mordelet | Campus Saint Jacques de Compostelle | Akize (40) |
5 | Gilen Bacho | Jean Cassaigne | Saint-Pierre-du-Mont (40) |
6 | Aurélie Balade | L’Assomption | Bordele (33) |
7 | Christophe Gorius | Saint Joseph | Périgueux (24) |
8 | Alice Marty | Saint Vincent | Hendaia (64) |
9 | Stéphanie Gaulot | Saint Vincent de Paul | Périgueux (24) |
10 | Sylvie Fournier | Nicolas Barré – Saint Maur | Paue (64) |
11 | Lola Loisy | Sévigné | Talence (33) |
12 | Christelle Berthet | Adèle de Trenquelléon | Agen (47) |
CCMA zertarako da ?
CCMAk errektoretza eta kontratupeko bigarren hezkuntza pribatuko irakasleen ordezkariak biltzen ditu. Irakasleen lanbide-ibilbideari buruzko zenbait banakako erabaki hartu aitzin, batzordearen iritzia eskatzen da. Zuen ordezkariek zailtasunen berri eman dezakete batzordean, lankide baten egoera azaldu eta zuen izapideetan lagundu.
Lortutako aitzinamenduak eta heldu den agintaldirako lehentasunak
Gure hauteskunde-agirian, hainbat aitzinamendu aipatzen ditugu : «hors-classe» mailara igotzeko aukera hobeak, primen igoera, akordio berri bati esker aurreikuspen sozialeko babesa atxikitzea eta erretiro progresiboa ezartzea.
Oroitarazten dugu, halaber, irakasle delegatuen egoera aztertzeko lantalde bat sortzea lortu dugula.
Heldu den agintaldirako, hiru lehentasun defendatzen ditugu :
Langileen ordainsariak hobetzea, bereziki lanbide-ibilbidearen erdian eta bukaeran, eta «hors-classe» zein «classe exceptionnelle» mailetara igotzeko aukerak hobetzea.
Lanbide-mugikortasuna erraztea eta etengabeko prestakuntzarako baliabideak handitzea.
Langileak hobeki babestea, babes funtzionala eskuratzea erraztuz, prebentzio-medikuntza indartuz eta osasun-aseguru osagarria hobetuz.
Nola bozkatu ? Aktibatu zuen hautesle-ataria
Sarean bozkatu ahal izanen duzue, 2026ko abenduaren 3an, ostegunez, goizeko 8:00etatik abenduaren 10ean, ostegunez, 17:00ak arte.
Bozketa hasi aitzin, bilatu zuen akademiako posta elektronikoan hautesle-gunerako esteka duen mezua.
Minutu bat eta 36 segundoko bideo-gida honetan, Fep-CFDT Basque Béarn Landes sindikatuak urratsez urrats erakusten dizue nola aurkitu mezua, jasotako kodea baliozkotu eta pasahitza sortu. Hautesle-gunea aktibatu ondotik, hautagai-zerrendak eta hauteskunde-agiriak kontsultatu ahal izanen dituzue.
▶ Ikusi bideo-gida: nire hautesle-gunea aktibatu
Abenduaren 3tik 10era, ez ahantzi bi aldiz bozkatzea
Kontratupeko bigarren hezkuntza pribatuan irakasten baduzue, bi bozketatan parte hartzera deituak zarete :
bata Bordeleko CCMA-rako, akademia mailan
bestea CCMMEP-rako, estatu mailan.




Comments