top of page

Azaroaren 5eko greba : mobiliza gaitezen erosahalmenaren eta zerbitzu publikoen alde

Writer: Fep-CFDT BBL
Fep-CFDT BBL
Nov 1
1 min read



Fep-CFDT Basque Béarn Landes sindikatuak mobilizazio zabala egitera deitzen du 2026ko azaroaren 5an, ostegunez, erosahalmena eta zerbitzu publikoak defendatzeko eta justizia fiskal handiagoa eskatzeko. Jarraian aurkituko dituzue deialdiak zer langileri eragiten dien eta Pirinio Atlantikoetan eta Landetan antolatutako hitzorduak.


Irailaren 29ko mobilizazioaren ondotik, sindikatuen arteko koordinazioak mugimendua gizarteko sektore guztietara zabaldu nahi du : aldarrikapen zilegiak dituzten gazteengana, sektore pribatuko langileengana, langile publikoengana eta erretiratuengana.

Fep-CFDT Basque Béarn Landes sindikatuak bat egiten du dinamika horrekin, eta azaroaren 5an, ostegunez, bere kideak masiboki mobilizatzera deitzen ditu. Erosahalmena, zerbitzu publikoen defentsa eta justizia fiskalaren aldeko neurriak izanen dira ekintza egun horren ardatzak.


Zer langileri egiten zaie grebarako deia ?

Gure lanbide-esparruetan, grebarako deia honako langile hauei zuzentzen zaie:

  • irabazi-asmorik gabeko irakaskuntza pribatuko langileei (EPNL) ;

  • CNEAPen barneko ikastetxeetako langileei ;

  • Hezkuntza Nazionaleko eta nekazaritza-irakaskuntzako zuzenbide publikoko irakasleei ;

  • lehen aldiz, irakaskuntza pribatu independenteko langileei, lehen «hors contrat» deitutako sektorekoei.



Lau hitzordu zuen inguruan

  • Paue : hitzordua 10:30ean, Verdun plazan.
  • Baiona : hitzordua 10:30ean, Sainte-Ursule plazan.
  • Akize : hitzordua 10:30etik aitzina, ospitalean.
  • Tarnos : elkarretaratzea 07:00etatik 09:00etara, Safran lantegiaren aitzinean ; ondoren, ibilaldia Boucau-les-Forges biribilgunerantz.


Lehen mailako irakaskuntza : ez ahantzi greba egiteko asmoaren adierazpena

Aitzinetiko adierazpena egin behar duten lehen mailako irakaskuntzako lankideei, Fep-CFDT Basque Béarn Landes sindikatuak eskatzen die greba egiteko asmoaren adierazpena ikastetxeko zuzendaritzari helarazteko, berantenik azaroaren 2an, astelehenez, gauerdi aintzin.

Adierazpen eredua eta «Greba» gida praktikoa afiliatuei bidalitako mezuarekin batera doaz.


Azaroaren 5ean, gure aldarrikapenak entzunarazteko mobiliza gaitezen !


 
 
 

Comments


bottom of page